Felix Berghäll koreografoa, artista, irakasle eta DJ-a da, eta Lindy Hop eta Afroamerikako jatorrizko dantzak ditu ardatz, jazzean sustraituak. Kirol Zientziak ikasi zituen Stockholmeko Swedish School of Sport and Health Science delakoan. Boogie Woogie eta Lindy Hopen talde nazionalean parte hartu du, eta orain, Mikaela Hellsten lankidearekin batera, Suediako Lindy Hop talde nazionala koordinatzen du.

Azken bost urteetan, mundu mailako Lindy Hopekin lotutako ekitaldi handienetako bat antolatzen aritu da, Herrang Dance Camp, eta kargua utzi zuen 2021eko azaroan.

Felixek Swedish Bugg estiloan dantzatu du, Boogie Woogie, Lindy Hop eta Double Buggen zortzi urte zituenetik. Guztiak Lindy Hop-etik eratorriak, jatorri Afroamerikarrekoak eta jazzean errotuak. Gazte-gaztetatik zaletu zen, eta horretaz atrapatuta geratu zen, batez ere musikaz.

Gaur egun, Collective Voices For Change GKEko batzarreko kide da, dantzari eta aditu gehiagorekin batera, Jazz komunitateko bidegabekeria sozialak berrikusteko plataforma bat sortzeko helburuarekin. Ekimenaren ardatza kultura jabetzeari eta arrazakeriari dagokienez dagoen desoreka eztabaidatu eta berrezartzea da.