Quinndy Akeju afrikarra da, jatorriz nigeriarra, Espainian jaioa eta hazia, erizaina, afroekintzailea, arrazakeriaren aurkakoa, afrofeminista, panafrikanista eta dantzaria. Arrazakeria desagerrarazteko, justizia eskatzeko eta Espainian afrikar jatorriko pertsonen ahalduntzea sustatzeko hainbat proiektutan sartuta dago. Euskal Herriko mugimendu antiarrazistan militatzen du eta afro-kolektiborako koordinatzaile europarra da, ikuspegi antiarrazista eta antipatriarkala duen komunikabide erdal hiztuna.

“Follow the Party”ko parte da, 2008az geroztik kaleko eta social dantza eta musika generoak sustatzeko kanal izateko borrokan ari den mungimendua.

Afrodance dantzaria eta koreografoa da. “Afrosesión” deitutako proiektuaren sortzailea da, Afrikako kulturen eta afrikar dantzen eta kontinente afrikarraren istorioen ezagutza sustatzea helburu duena.