Aurten esperientzia gehigarri batzuk ekarri nahi dizkizuegu, jaialdiaren paseak osatzeko.
Izena emateko unean aukeratzeko izango dituzue, jaialdia zuen neurrira egin dezazuen eta eskolen edukiera zaindu ahal izateko.

Quinndy & Kanini
Ostiralean Quinndy eta Helena Kaninik indarrak batuko dituzte klase berezi eta ezinbesteko bat ekartzeko. Bakoitza bere influentziekin eta bakoitza bere estiloarekin, hemendik magia baino ezin da atera.

Musikaltasuna Felix & Enric Peidro-ekin
Larunbaterako pentsatu genuen: «Felix Berghäll badugu eta Enric Peidro Swingtet badugu, zergatik ez jarri elkarrekin lanean?». Esana eta egina.
Also, for Party Passes

Classic Tour
Bilboko Alde Zaharra eta bertako 7 kale historikoak hobeto ezagutu nahi dituzu? Eman izena hiriko gidari onenekin prestatu dizuegun biran.

Street Escape Tour
Tour klasiko bat baino zerbait gehiago nahi baduzu, Escape Room bat prestatu dizuegu aire zabalean Epikanako jendearekin, hiria beste modu batean ezagutzeko aukera emango dizuna.