Bianca eta Nils oso gaztetan hasi ziren dantzan. Beste bikotekide batzuekin jendaurrean eta lehian aritu izan dira beren jaioterrietan (Italian eta Suedian), hainbat dantza-estilotan aritu ere: balleta, lindy hopa, dantza latinoak, hip hopa, areto-dantzak, eta Suediako bugg deritzona. Swing dantzak eta musikak liluratuta geratu ziren bai Bianca, bai Nils, eta haienganako grina izan dute gaztetatik. Bianca Suediara joan zen bizitzera hamasei urte zituela; orduan gurutzatu ziren beren bideak, eta orduantxe hasi ziren elkarrekin dantzatzen eta lehiatzen.

Handik gutxira hasi ziren irakasle moduan. Gaur egun mundu guztian barrena aritzen dira jaialdietan eskolak ematen, jendaurrean dantza egiten eta lehiaketetan parte hartzen. Zeharo maite dute beren dantza ulertzeko modua nazioartean irakastea, horrek inspiratu egiten baititu, poztu, eta zoriontsu egin. horrek inspiratu egiten baititu, poztu, eta zoriontsu egin. Dantzarekiko duten maitasuna eszenatoki gaineko energiaren eta garraren bidez adieraztea gustatzen zaie Biancari eta Nilsi.

Suediako Boogie Woggie eta Lindy Hop talde nazionaleko kide dira, eta Suediako lehiaketa ugari irabazi dituzte, tartean Suediako txapelketa. Atzerrian ere lortu dituzte garaipenak, besteak beste, International Lindy Hop Championship (ILHC), Camp Hollywood edo European Swing Dance Championships txapelketetan, eta baita nazioarteko Boogie Woogie txapelketa ezberdinetan ere.

Swing dantza maite dute pertsonak batzen dituelako eta haien artean poza zabaltzen duelako, baina baita alde tekniko eta friki xamarra ere badituelako. Praktikatzen, sortzen eta beren buruak espresatzen jarraitzera bultzatzen ditu dantzak. Bianca eta Nilsen helburua ahalik eta dantzari onena izaten laguntzea da, baldin eta ikaslea bazara, edo zu entretenitzea, baldin eta euren showetako baten ikuslea bazara.