María eta Clàudia Swing dantzariak dira, Lindy Hop eta Authentic Jazz modalitateak egiten dituzte, eta euren bikote-dantza propioaren testuingurua jorratzen ari dira. Klasikoengandik edaten dute, Lindy Hoparen eta Authentic Jazzaren sustraietatik, eta euren interpretazio propioa bilatzen saiatzen dira, beti ere bikotekideari egokituz.

Dinamikotasuna garatzen dute bi roletatik abiatuta, eta proposamena eta mugimenduaren hasiera gorputzaren osotasunetik datozela uste dute. Gorputzaren ezagutza dute, hain zuzen, erritmo-kontrasteekin dantza modu jarraituan eta jarioan bideratzeko oinarrietako bat.

Mugimendua eta erritmo-aldaketak ulertzeko modu ezberdinak bilatu eta horrela swingari ekarpena egiteko erronka proposatzen dute. Zenbat eta eragin-iturri gehiago eta ikasteko eremu zabalagoa izan, orduan eta askeago sentitzen dira beren dantza bete eta hartaz elkarrekin disfrutatzeko.