
Skye Humphries
Skye 1996an hasi zen Lindy Hop dantzatzen, amak bultzatuta, eta berehala deskubritu zuen dantza sozialarekiko, swing musikarekiko eta lindy hopper komunitatearekiko zaletasuna. Hortik aurrera, dantzaz gehiago interesatu zen, ballet, dantza moderno eta jazz klaseak hartuz. 1999az geroztik, Lindy Hop irakasten aritu da, bai tokiko eta nazioko tailer txikietan, bai nazioarteko ekitaldi handiagoetan. Lindy Hop konpainia modernoetako batzuen sortzailea da, hala nola Minnie ‘s Moochers, Mad Dog eta The Silver Shadows. Hainbat lehiaketatan saritu dute, tartean ULHS, ILHC, ALHC eta World Lindy Hop Championships lehiaketetan. Lindy Hopekin izan zuen inplikazioak interes handia piztu zion Amerikar Historiarekiko eta bere herentzia kulturalarekiko, eta American Studies egin zuen George Washington Universityn, non 2007an bere maisutza lortu zuen.
Frida Segerdahl
Frida txikitatik ibili da dantzan. Suediako dantza folklorikoak eta Swedish Bugg izan zituen lehen interes bezala, eta hortik Boogie Woogie-ra igaro zen. Jazz moderno eta garaikidean eta baletean espezializatutako bigarren mailako dantza eskola batera ere joan zen 3 urtez. Entrenatu eta lehiatu, Herräng Dance Campera eraman zuen eta han Lindy hopa aurkitu zuen lehen aldiz sozial-dantzan, eta musikaz eta dantzaz erabat maitemindu zen, inoiz sentitu ez zuen adierazpen-askatasuna aurkituz. Une horretatik aurrera harrapatuta geratu zen eta ez du inoiz atzera begiratu. The Rhythm Hot Shots (orain The Hot Shots, a celebration of Harlem rhythms, bezala ezagutzen dena) konpainiara sartu zen eta han15 urtez egon zen.
Bertan gogor lan egiteko aukera izan zuen, maite dituen dantza afroamerikarren espektro zabal bat ikasiz; Lindy Hop-a, Solo Jazz-a, Charleston-a eta Tap-a. Izugarri pozik eta zorioneko sentitzen da azken 20 urteetan munduan zehar bidaiatzeko aukera izan duelako, arte mota honekiko duen amodioa erakutsiz, lehiatuz eta partekatuz.