Jazza. Jazza izango da Jud DJ kabinan badago dantzatuko duzuna. Horixe maite du, horixe dantzatzen du, horixe jartzen du.

Kanta zahar berriak deskubritzen orduak ematea esperientzia bikaina da barrutik mugitzen duen zerbait aurkitzen duenean. Baina gehien disfrutatzen duena dantza-pistarekin konektatzea da, bertako energia sentitzea, eta unerik egokienean kantu perfektua jartzen saiatzen da.
Erritmo-sail bikainak, riff indartsuak eta bakarkako inspiratzaileak, horiexek Jud dantzan jartzen duten hiru gauza, eta musikan bilatu ohi dituen elementuak. Gauza segurua da antzinako kantu onak entzungo dituzula, bereziki 30eko eta 40ko hamarkadetako big bandak eta talde txikiagoak.

Normalean bere eszenako asteroko jaietan jartzen du musika, Bartzelonan. Azken aldian, baina, atzerrian ere aritzeko aukera izan du, Herrang Dance Camp bezalako ekitaldi handietan egin ere.