Kibble-ek dantza egiten badu, Swing Era garaiko musikagatik da.

Horretxek bultzatu zuen dantzara-pistara, eta bildumatxo propio bat hastera ere animatu zuen. Handik gutxira, Swing munduko DJ eta historialari onenetako batzuekin egoteko aukera izan zuen, eta swingaren benetako esanahia ezagutu zuen.

Haien adoreari eta berotasunari esker, Swing DJ moldaerrazagoa izateko gogoa sartu zitzaion Kibble-i, eta barrua mugitzen duten ahalik eta swing kanta gehien bilatzeari ekin zion zuk nahi adina Swing Out egin ditzazun!

Europako swing ekitaldi asko eta askotan jarri du musika Kibble-ek, hasi bere eszenan, London Lindy Exchange jaialdian, eta Hong Kong Swing Jaialdiraino. Horrek esperientzia handia ematen dio DJ moduan, eta jartzen duen musika ongi baino hobeto ezagutzeko bidea ere eskaintzen dio.