Laia

Laia sei urterekin hasi zen dantzatzen, eta 12 urte bete zituen arte balleta, dantza garaikidea eta flamenkoa egin zituen. Orduantxe hasi zen aretoko dantzak egiten eta lehiaketetan parte hartzen, baina 19 urterekin Lindy Hopera egin zuen salto, gurasoek swing kontzertu batera eraman ostean.

Orain dantza munduan dihardu bete-betean dantzari eta irakasle moduan, Bartzelonan. Follower-engan zentratzen da, erritmo bizia izan dezaten eta dantzan modu aktiboan parte hartu dezaten. Etengabe saiatzen da bere dantzatzeko modua eta mugimendua hobetzen eta, hala, Solo Jazza ere egiten du Lindy Hopaz gain. Bere dantzan dibertsioa, erritmoa eta umorea uztartzen saiatzen da.

Laiari Lindy Hopean zein bakarkakoan aritzea eta lehiatzea gustatzen zaio, eta arrakasta izan du The Snowball, ILHC eta Lindy Shock bezalako ekitaldietan.

Gustav

Gustav dantzari-familia batean hazi zen, baina umetan kirolaren zaleagoa zen bera. Halako batean, baina, Lindy Hopa probatzea proposatu zion arrebak, eta Herräng Dance Camp delakora joan ziren. Hura izan zuen Lindy Hoparekiko lehenengo kontaktua, eta ez edonolakoa ere, Frankie Manning-en eskutik eskola bat hartzeko aukera izan baitzuen. Lindy Hopaz maitemindu zen, eta harrezkero denbora asko igaro du dantza zoragarri honi buruz gehiago ikasten.

Orain dantzan dihardu buru-belarri, Bartzelonan dantzari eta irakasle gisa, eta erritmoan eta mugimendu-jarioan zentratzen ditu bere irakatsiak. Gustavek etengabe egiten du lan bere mugimenduak hobetzeko, eta horretarako Solo Jazz diziplina ere egiten du Lindy Hopaz gain. Jendaurrean dantzatzea eta lehiatzea gustatzen zaio, eta arrakasta izan du ILHC, ESDC eta The Snowball bezalako ekitaldietan.