
Viktor Lillard
Dantza eta mugimendua beti izan dira garrantzitsuak Viktorrentzat. Sozialki lagunekin dantzatzen hazi zen New York estatuko iparraldeko hiri unibertsitario multikultural txiki batean. Lindy Hop-a aurkitu zuen Ohion 2013an, eta, denboraren poderioz, gero eta gehiago maitemindu da jazzarekin eta Swing Dance delakoarekin. Urteetan zehar, swing-ak inoiz amestu ez zuen tokietara eraman dio, eta aurkituz joan den askotariko eraginek bere dantzan tankera bakar bat garatzen lagundu diote. Dantzarekiko gozamena jazz musikaren esperientzia integralaren barruan zabaltzea gustatzen zaio, eta afroamerikar dantza sozialaren historian eta sustrai kulturaletan sakontzen ari da etengabe.
Viktorrek klaseak eta tailerrak eman ditu hiru kontinentetan eta bidaiatzen jarraitzen du irakasteko. Bere musika-ezagutzak eta ikuspegi sortzaile eta gogoetatsua erabiltzen ditu ikasleei beren oinarrizko kontzeptuekin eroso sentitzen eta mugak hedatzen laguntzeko. Batez ere, bere estilo musikal eta arina sozialan partekatzea maite du, eta dantzari guztiak musika sentitzera eta ondo pasatzera animatzen ditu!

Tyedric Hill
Dantzan aritu naiz oroimena dudanetik. Izan ere, nire lehen klasea nire etxea izan zen, edo edozein familia bilera. Nire lehengo irakaslea ama izan zen. Urteetan zehar, mugimendu-tradizio askok aberastutako ezagutzak garatu ditut; horietako batzuk capoeira, waving eta stepping delakoak dira. Vernacular Jazz delakoa eta Lindy Hop-a ezagutu nituen 2017an, eta ordutik ez dut atzera begiratu.
Irakasle gisa, testuinguru historiko eta kulturala partekatzea gustatzen zait, hau mugimenduaren nire ikuspegia azaltzeko moduarekin lotuz. Nire helburu nagusia zure ikuspegia garatzen laguntzea da.
Gaur egun house ikasten ari naiz eta etengabe hazten ari naiz kaleko estilo askotan. Dantzan, leinua, benetakotasuna, komunitatea, bikotearekiko lotura eta dibertsioa baloratzen ditut. Nire klaseetan elementu horiek txertatzeko ahalegina ere egiten dut. Irrikaz nago guztioi laguntzeko!