Ostiraleko eta larunbateko jaiak Occidental hotelean egingo ditugu, egurrezko zorua, aire girotua eta taberna-zerbitzua dituen 600 m²ko areto batean.
Musika-taldeak
Penintsulako Swing bandarik onenetako bat izango dugu ostiraleko eta larunbateko jaietan: Enric Peidro Swingtet!.
Hori gutxi balitz, larunbateko jaiari hasiera emateko, etxean jokatuko duten Bilbao Lindy Band bilbotarrak izango ditugu.
DJak
Lehenengo edizio honetan konfiantza osoko bi DJ nahi genituen: Erresuma Batutik zuzenean etorriko zaigu Kibble White, gelditu ere egin gabe dantzaraziko gaituen musika-sorta hartuta, eta Jud Magod handiak zapaten zolak erre arte dantzatzeko musika-eskaintza ekarriko digu Bartzelonatik.
Emanaldiak
Gure nazioarteko irakasleak Enric Peidro Swingteten musikaz lagunduta dantzatzen ikusteko aukera paregabea izango dugu… Hau bai luxua!
Lehiaketa
Larunbat gauean Mix & Match lehiaketa izango dugu, izena eman nahi duen edonorentzat. Azken txanparako sailkatzen diren 5 bikoteek dantzaririk onena nor den erakutsi ahal izango dute, eta sari ikaragarriak irabazteko aukera izango dute, noski!
Market
Jaialdian zehar zapatak eta osagarriak erosteko postuak gozatu ahal izango dituzue.
