Irakurri adi maila bakoitzaren definizioa, eta izan errealista zeurea aukeratzerakoan. Ikastaroak ahalik eta homogeneoenak izatea nahi dugu guztiek gustura lan egin ahal izateko. Maila-frogak egongo dira larunbatean, ikastaroen aurretik.

1. maila

Klase erregularretara joan zara eta ezagutzen dituzu Lindy Hopari buruzko oinarrizko kontzeptuak (konexioari, pultsuari eta erritmoari dagokionez), baita 6-count eta 8-count egiturak ere. Zure eszenako sozialetara joateko ohitura duzu, eta dantzarako bikotearekin komunikatzen ikasteak dakarren erronka izugarri gustatzen zaizu. 9 hilabete eta urte eta erdi bitartean daramazu dantzan, eta baliteke hau izatea jaialdi batean biziko duzun lehen abentura. Zure helburua teknika finkatzea eta zure errepertoriora figura eta erritmo berriak gehitzea da.

2. maila

Klasera joaten zara eta Lindya zure egunerokotasunaren parte da. Barneratuta dituzu oinarrizko egiturak, eta abiadura ezberdinetan arazo gabe egin ditzakezun pausoen errepertorio ederra duzu: swing out, circle, pass by, tuck turn, side by side charleston, tandem, sugar push… Sozialetan, sekula ez zoaz etxera musika amaitu arte, eta sarritan hartzen duzu parte tailerretan eta jaialdietan. Urte eta erdi eta 3 urte bitartean daramazu dantzan, eta deigarri zaizkizu erritmo- eta footwork-bariazioak. Zure helburua zure dantza-hiztegia zabaltzea da, baina baita teknika eta inprobisazioa hobetzea ere, pistan askeago sentitzeko.

3. maila

Oinarri sendo askoa eta pauso-sorta zabala dituzu. Beldurrik gabe erabiltzen dituzu erritmo-bariazio ezberdinak, eta solturaz dantzatu ditzakezu tempo geldo zein azkarrak, erdigunea galdu gabe. Musikak hala eskatzen badu, ez duzu 180 bpm abiaduran swing out-ak egiteko aukerarik galtzen. Musika entzun eta interpretatu egiten duzu, eta dantzaldi bakoitza hiru norabidetako elkarrizketa bat balitz bezala ulertzen duzu. 3 urte edo gehiago daramatzazu dantzan, askotan joaten zara sozialetara, tailer nazional eta internazionaletan parte hartzen duzu maiz, eta lehiaketaren batean aritu zara (edo egiteko asmotan zabiltza).
Musikaltasunean zentratu nahi duzu, eta nornahirekin ongi konektatzea duzu helburu, edozein mailakoa dela ere. Mugimenduaren kalitatea eta leading/following teknika hobetu nahi dituzu.

Invitational

Jaialdiko mailarik altuena da, eta gogor lan egin ahal izateko ingurune ezin hobea eskaintzen dugula bermatu nahi dugu. Maila horretan sartu ahal izateko, beraz, gonbidapena jaso beharko duzu. Bestela, eskaera aurkeztu eta bideo bidezko froga egin beharko duzu.

Luze daramazu maila aurreratuan dantzatzen, askotan hartzen duzu parte tailer eta jaialdi nazional zein internazionaletan, eta lehiaketetan ere ibiltzen zara agian. Litekeena da zure eszenan zein handik kanpo klaseak ematen aritzea.
Azkar barneratzen dituzu urrats eta bariazio berriak, ezagutza handia baituzu. Arazorik gabe moldatzen zara estilo ezberdinetako bikotekide desberdinekin, eta badakizu dantzatzea komunikatzea dela, beraz, oreka bilatzen duzu elkarrizketetan.
Mugimendu-trebezian eta inprobisazioan zentratu nahi duzu, hala musikaltasuna eta komunikazioa hobetzeko. Lehiaketak edo irakaskuntza ere interesatzen zaizkizu, eta baliabide berriak ikasi nahi dituzu arlo horietan aplikatzeko.

Maila honetan sartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan honako helbidean:hola@downbytheriverside.es.