
Down by the RiversideLittle Harlem Bilboko Swing eskolak antolatzen duen jaialdia da, Iker eta Ginaren gidaritzapean. 2017an lehorreratu ginen botxoa deritzon Bilbo honetan, eta harrezkero Lindy Hoparen sua piztea eta Bilbon, gure etxean, swingari bere txokoa ematea dugu helburu.
Neurri-neurriko jaialdia antolatu nahi izan dugu, birritan pentsatu gabe joango ginatekeen horietakoa. Hizkuntza propiodun irakasleak nahi genituen, harri eta zur uzten zaituzten eta dantzarako grina pizten dizueten horietakoak. Dantza-pistan, aldiz, konpas gutxi batzuen buruan 1930eko hamarkadara eraman eta belarriak historiaz betetzeko gai diren taldeak nahi genituen.
Onenetan onena nahi genuen, bai ikastaroetarako eta baita pistarako ere. Eta, bereziki, swing zalez beteta hazi eta hazi ari den eszena eder honekin partekatu nahi genuen.
Jarri gurekin harremanetan
Gure helburua lortzen lagundu nahi?
Baliteke zenbait zereginetan laguntza pixka bat behar izatea.
Jaialdiaren antolakuntzan boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!
Bestela, laguntzeko modurik onena berria zabaltzea da eta, nola ez, izena ematea!